(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak babestutako 143 etxebizitza eskuratzeko epea zabaldu du astelehena, 2013.eko ekainak 3


Babestutako etxebizitza-eskatzaileen errolda bakarrean izena emandakoek eskaerak ekainaren 15a arte izapidetu ahal izango dituzte


Babes ofizialeko etxebizitzak.

Nafarroako Gobernuak babestutako 143 etxebizitza eskuratzeko epea zabaldu du, eta etxebizitza horiek sei sustapenetan banatuta daude Beran, Berriogoitin, Burlatan (Erripagaña), Elortzen, Lekarozen eta Murchanten.

Ekainaren 1a baino lehen babestutako etxebizitzen eskatzaileen errolda bakarrean izena emandako pertsonek ekainaren 16a arte eskuratzeko aukera izango dute hilabete honetan NASUVINSAk esleitzea aurreikusten dituen babestutako 143 etxebizitza horietako bat.

143 etxebizitzetatik, 69 babes ofizialekoak dira eta 74 tasatutako preziokoak. Erregimenari dagokionez, Murchanteko sustapenekoak (34) alokairukoak dira erosteko aukerarekin eta, gainerakoak (109), jabetzakoak.

Etxebizitza ia guztiek (122) hiru logela dituzte. Burlatako sustapeneko 18 etxebizitza bi logelatakoak dira eta baita Lekarozko sustapeneko bat ere. Azkenik, Burlatako sustapeneko bi etxebizitzak lau logela dituzte.

Ondorengo estekan sustapen bakoitzaren ezaugarriak xehetasun handiagoarekin kontsulta daitezke, haietako bakoitza beste esteka batetik hauta daiteke, ziurtagiri digitala edo NANa eta Ogasunak emandako PIN pertsonala sartuz.

Esleipendunen behin-behineko zerrenda, baremoa aplikatzetik eta eskatzaileek adierazitako lehentasunetatik aterako dena, ekainaren 17an, astelehena, jakingo da. Data horretan 10 eguneko epea zabalduko da alegazioak egin ahal izateko, eta epe hori igarota behin betiko zerrenda onartuko da. Horren ondoren, esleipendunak babestutako etxebizitza onartu beharko du eskatutako dokumentazioa emanez edo etxebizitza onartzeari uko egingo dio.

Etxebizitza-eskatzaileen zerrendaren eguneratzea

Gogoratu behar da NASUVINSA enpresa publikoak Nafarroako babestutako etxebizitza-eskatzaileen errolda garbitzeko lehen prozesua udan egitea aurreikusten duela, eta handik iraungitako eskaera guztiak kenduko direla; hau da, izen-emate egunetik kontatzen hasita bi urteko epean berritu ez direnak.

Aldi horretan beren eskaera luzatu edo aldatu ez dutenek, aurtengo abuztuaren 20a baino lehen egin dezakete; halakorik egiten ez bada, data horretan erregistrotik kanpo geratuko dira Erroldaren Foru Dekretuak erabakitzen duen moduan.

Babestutako etxebizitzaren errolda

Babestutako etxebizitzaren errolda erregistro bakarra da eta bertan Foru Komunitatean babestutako etxebizitza izan nahi duten guztien emango dute izena. Tresna horren bidez esleituko dira babestutako etxebizitza guztiak, haiek sustatzaile publikoenak (NASUVINSA) edo sustatzaile pribatuenak izanda ere.

Sistema horrek eskatzailearen baremoa egiten du eta etxebizitzak hiru hilean behin esleitzen dira: martxoaren 1ean, irailaren 1ean eta abenduaren 1ean.

Erroldak etxebizitza bat eskatzeko prozesua sinplifikatzen du eta sustapen bakoitzean izena emateko beharrarekin amaitzen; izan ere, ikuskapen batekin babestutako etxebizitza guztiak izateko aukera dago. Lehentasunak alda daitezke eta datuak aldatu behar dira soilik egoera pertsonala aldatzen bada.

Izena emateko prozedurak ez du iraungitze-datarik eta, beraz, interesa duen edozein pertsonak eman dezake izena hori egitea egokia iruditzen zaionean.

Izena eman dezakete adinez nagusiak direnek, Nafarroako udalerriren batean erroldatuta daudenek eta benetako bizilekua bertan dutenek eta bizileku-baimena dutenek, dokumentu hori eskatzen denean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa