(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak bihotz- eta arnas-gelditzeagatik hildakoen eta bizirik dauden pazienteen organo-ematea sustatuko du

astelehena, 2013.eko otsailak 25


2012an Nafarroan 54 organo-transplante egin ziren guztira: giltzurrunetako 32, gibeleko 17 eta bihotzeko 5


Transcripción textual del video

Nafarroako Ospitale Guneak asistolian organoak emateko protokoloa abian jarriko du aurtengo udan (bihotz- eta arnas-gelditzearen ondoriozko heriotza, organo-emate eta transplantearen prozesua egiteko denbora nabarmen murrizten duena), Estatuko Transplanteen Erakundeak (ONT) egindako dokumentu baten arabera, Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrolak iragarri duenez.

Ebakuntza-gela.

Nafarroako Ospitale Guneak asistolian organoak emateko protokoloa abian jarriko du aurtengo udan (bihotz- eta arnas-gelditzearen ondoriozko heriotza, organo-emate eta transplantearen prozesua egiteko denbora nabarmen murrizten duena), Estatuko Transplanteen Erakundeak (ONT) egindako dokumentu baten arabera, Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrolak iragarri duenez.

Gainera, Osasun Departamentuak bizirik dagoen organo-emaileak egindako organo-ematea sustatuko du (halako 4 kasu izan ziren 2012an, 2011n bezala eta 2010ean baino bat gehiago); horrek tartean dauden eragile guztien motibazioa nahiz kontzientziazioa handitzea eskatuko du (Adona, Alce redo Athena organo-emaileen elkarteak esaterako, transplanteetan inplikatutako osasun-langileak…).

Azkenik,Departamentuak Lizarra eta Tuterako ospitaleetara zabalduko du Nafarroako Ospitale Gunean aplikatzen den detekzio-eredua garunezko heriotza izan dezaketen pazienteak goiz identifikatzeko eta monitorizatzeko eta organoak emateko mediku-kontraindikaziorik ez dutenak.

Hiru estrategia horiekin Osasun Departamentuak transplante-beharrak asetzeko dauden organo-emaile nahiz organoen eskasia arindu nahi du; hori gertatzen da heriotza entzefalikoagatik izandako heriotzak gutxitu egin direlako, eta tradizionalki heriotza-mota horretan oinarritu da Espainiako transplanteen eredua.

Gutxitze hori izan da errepidean izandako hildakoen kopuruak nabarmen behera egin duelako, Espainiako ZIUen funtzionamendua eta osasun-sistema hobetu direlako eta, oro har, larrialdien artatzea hobetu delako: iktuseko unitateen sorrera (2008tik 4.800 paziente artatu dira iktusagatik); ahalegin terapeutikoa mugatu da (LET) edo bizi-euskarriaren tratamenduarena (LTSV); edo bihotz- eta arnas-gelditzeen pazienteen suspertzea hipotermiarekin, arazo entzefalikoak… murrizten dituztenak.

Osasuneko zuzendari nagusiak –Nafarroako transplanteeen koordinatzaile Javier Aldave eta CHNko transplanteen koordinatzaile José Elizalderen laguntzarekin– azaldu du asistolian egindako organo-emateak konplexutasun handiagoa duela eta, xede horretarako. CHNk bertako langileak prestatzen ari dela, ONTk eskatutako protokoloak eta abar landuz.

Aipatutako hiru neurriak organoak emateko eta transplanteetarako Espainiako ereduan tradizionalki aplikatu izan diren hiru ildoei erantsiko zaizkie: organoak emateko eskubideari buruzko kontzientziazio soziala eta haren "balio etiko eta sozial handia"; organo-emaile potentzialak detektatzea heriotza entzefalikoagatik; eta familiarren ezezkoak murriztea, beti "oso txikia " izan den kopurua (Nafarroan 1, 2012an).

12 organo-emaile 2012an

Heriotza entzefalikoengatik hildako pertsonak detektatzeaz eta organoak ateratzeaz, erabiltzeaz arduratzen den CHNk 2012an guztira izan zitezkeen17 organo-emaile ikuskatu zituen. Lau baztertu egin ziren mediku-kontraindikazioagatik eta familiak kasu batean ezezkoa eman zuen; beraz, benetako organo-emaileen kopurua 12ra murriztu zen (2011n 21 organo-emaile izan ziren). Organo-emate horiei esker, 22 giltzurrun erabili ahal izan ziren; 12 gibel; 5 bihotz; 2 birika eta 3 pankrea. Organo-emateari esker, hezurrak (8 gorpu) eta korneak (10) erabili ahal izan ziren

Nafarroan, CHNren, Nafarroako Unibertsitate Klinikoaren eta Espainiako transplante-sarearen laguntzari esker, guztira giltzurruneko 12 transplante egin ziren 2012an, haietako 4 bizirik zeudela; gibeleko 15 transplante; eta bihotzeko 5 (2011n bezala). Guztira, 54 organo-transplante. Hezur-muinean, 33 autotransplante egin ziren (2 pediatriakoak) eta 21 transplante alogeniko (organo-emaileak), 12 ahaidetu gabekoak. Gainera, 24 bilaketa egin ziren (3 bete gabe).

Itxarote-zerrendari dagokionez, 2012ko abenduaren 31n, Nafarroan 74 pertsona giltzurrun baten zain zeuden (6 aldi baterako kontraindikazioekin); 11 gibelaren zain; 1 bihotzaren zain eta beste bat birikaren zain.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa