(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako landetxetan ostatu hartutako atzerritarren kopuruak % 60 egin du gora azken urtean osteguna, 2013.eko otsailak 21


Sánchez de Muniáin kontseilariak IV. Landa Turismoko Nazioarteko Kongresua inauguratu du


Sánchez de Muniáin kontseilaria Kongresuaren inaugurazioan.

Sánchez de Muniáin kontseilaria, María Ángeles Ezquer (Nafarroako Landa Turismoaren Federazioa) eta Kongresuaren zuzendari Luis Cortés-en erdian. ( irudia handitu )

Nafarroako landetxetan ostatu hartutako atzerritarren kopuruak % 60 igo da azken urtean; era horretako establezimenduetan izan diren 102.392 turisten artetik, 13.310, hain zuzen. Aipatu beharra dago landako azpisektore horrek Foru Komunitatean ostatu hartzen duten bidaiari guztien % 9,4 hartzen duela.

2012an landetxetan 311.946 aldiz eman zuten gaua turistek –hiru bat gau batez beste–, eta haietatik 29.663 atzerritarrak izan ziren. Espainiako autonomia erkidegoen artean, Nafarroa bosgarren postuan dago landetxetan gaua emandako kopuruari dagokionez, IV. `Reyno de Navarra´ Landa Turismoko Nazioarteko Kongresuaren  barnean gaur emandako datuen arabera. Europa hegoaldean antolatzen den landa-turismoko lehiakortasunaren ekitaldi garrantzitsuena da eta Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditoriumean inauguratu da bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Juan Luis Sánchez de Muniáin bertan zela.

"Green Holidays" lelopean ostegun eta ostiral honetan ospatuko den aurtengo edizioan, Kongresuaren programa oinarrituko da landa-turismoak jardunbide iraunkorrago eta ekologikoagoetara bideratzeko duen beharrean, eko-label, turismo berde eta naturako turismoko bidaiak eginez.

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Landa Turismoaren Federazioak antolatuta, Nafarroako Azoken laguntza teknikoarekin, sektore publiko eta pribatuko profesionalentzat da. Natura-bidaia, bide berde, gastronomia-turismo eta teknologia berrietako 350 profesional eta nazioarteko aditu bertaratzea aurreikusten da, honako herrialde hauetatik etorriko direnak: Espainia, Austria, Alemania, Britainia Handia, Frantzia, Letonia… Horretarako, programan sartuko dira: hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta esperientziak, ‘networking’ gunean adituak bertan izanik.

Ekitaldi horren esparruan, ostiral honetan hasi eta igandea bitarte Navartur Reyno de Navarra, VIII. Nazioarteko Turismo Azoka burutuko da. Aurreko edizioan 25.000 pertsona baino gehiagoren bisita jaso zuen, eta Estatuko nahiz nazioarteko bidaien, turismo-enpresen eta abarren inguruan Espainia Iparraldeko interes handieneko hitzordu bihurtu da.


Bertaratutakoak

Kongresura bertaratutakoak. ( irudia handitu )

Sánchez de Muniáin kontseilariak –Nafarroako Landa Turismoaren Federazioko lehendakari María Ángeles Ezquer eta Kongresuko zuzendari Luis Cortés-ekin batera– inaugurazioan azpimarratu du turismoa Nafarroaren produktu garrantzitsuenetako bat dela (bertako BPGaren % 6, 29.000ko biztanleria aktiboarekin eta 668 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrerak sortuz), "azken urteotan hazkunde esponentziala" izan duen "sektore bizia" dela eragile pribatu eta publikoek elkarrekin batera egindako lanari esker eta bisitaria erakusten zaion adeitasunari esker, azaldu du. Nolanahi ere, azpimarratu du sektorearen finkatzea eta garapenak "produktuetan eta haiek kudeatzeko eran berrikuntza egitea" eskatzen duela.

Sánchez de Muniáinen nahia da IV. Kongresu honek sektoreari honako arlo hauetan aurrera egiten lagun diezaiola: profesionalizatzea, kalitatea, merkaturatzea, berrikuntza eta turismo-dinamizazioa, eta eragile guztien arteko integrazioa indartu dezala, bai eta sektore publiko nahiz pribatuaren arteko sintonia ere.

750 landetxe Nafarroan

Kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuaren kezketako bat sektore hori sustatzea da aberastasunaren eta enpleguaren sorreran laguntza eman dezan eta, horretarako, Nafarroako Turismoko Plan Integrala du; eta oraintxe bertan produktuen araberako plan eraginkorrak egiten ari da, Nafarroako Turismo Kontseiluaren barnean sortutako zenbait batzorderekin koordinatuz.

Kontseilariak gogora ekarri du, Turismoko Zuzendari Nagusien Mahaiak bihar Iruñean egingo duen bilkuraren bat etorriz, bertan parte hartuko dutela era, Turespañako zuzendari Manuel Butler Halter-ek, eta baita Turismoko zuzendari nagusien ordezkaritza zabal batek ere; horri esker, bertaratutakoek administrazio publikoek zer lan egiten dituzten jakin ahalko dute eta haiek landa-turismoaren inguruen zer ikuspegi duten.

Aipatu beharra dago, gaur egun, Nafarroan 750 landetxe daudela, eta 5.350 lagunentzako lekua dutela (547 iparraldean; 56, Iruñean eta Iruñerrian; 77, Estellerrian; 44, erdialdean; eta 32, Erriberan). Landetxe-motaren arabera, 146 gelak dira eta 604 etxebizitza guztia alokatzeko. Kalitateari dagokionez (orrialdeak), 213 orrialde batekoak dira; 501, bikoak; eta 36, hirukoak. Esan behar da hamar urtetan (2003tik), landetxe-kopurua % 4,5 igo dela eta tokien edo plazen kasuan, % 45,7 (2003an, 510 landetxe eta 3.060 lagunentzako lekua).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa