(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta ardo-sektoreak ardogintzaren eta enologiaren jarduerak berrantolatzea erabaki dute osteguna, 2013.eko otsailak 14


Nafarroako Sare Teknologikoaren eredu berriaren esparruan, inplikatutako eragileen eta sektoreko erakundeen arteko elkarlanerako akordioak finkatuko dira


Esparza kontseilaria ardo-sektoreko ordezkariekin bildu da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua mahastizaintza eta ardogintzako sektorearekin akordio batera iritsi da Foru Komunitateko ardogintzaren eta enologiaren jarduerak berrantolatzeko.

Akordio hori Nafarroako Zentroen Sare Teknologikoaren berrantolaketa-esparruan erdietsi da, eta haren helburua lehendik badiren zentro teknologikoak lehiakorrago bihurtzea da eta haien lana ordenatu eta koordinatzea. Xede horretarako, Nafarroan dauden hamalau zentro teknologikoetatik hamahiru sektoreko lau arlo handitan bildu dira, haietako bat, nekazaritzako elikagaiei buruzkoa.

Ardoaren eta enologiaren jarduerak berrantolatuz Nafarroako mahastizain eta upeltegiei egun eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea bilatu nahi izan da. Horretarako, egokitzat jo da sektoreari laguntzeko neurriak politika orokorragoen esparruan sartzea eta unitateetan azpiegitura, ezagutza nahiz baliabide zabalagoak izateko aukerarekin. Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Estazioak (EVENA) zituenak baino zabalagoak.

Nafarroako Gobernuaren aldetik, lan-taldearen buru Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza izan da, eta lan-talde hori honako hauek osatu dute: Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi Ignacio Guembe-k; Landa Garapeneko zuzendari nagusi Juan Pablo Rebolé-k, eta Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Iñaki Morcillo-k. Aldiz, ardo-sektorea Nafarroako Upeltegien Elkarteak eta Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasunak (UCAN) ordezkatu dute.

Esperimentazioa, aholkularitza eta ikerketa

Nafarroako ardogintzaren eta enologiaren jarduerak antolatzeko sistema berria ondorengo funtsezko premisan oinarritzen da: mahastizaintza eta ardogintzako esperimentazio, aholkularitza eta ikerketako jarduerak guzti baten moduan mantentzea, era horretan sektoreko eskari nagusiari erantzunez. Halaber, EVENA marka erabiltzen jarraitzea barnean hartzen du urte hauetan guztietan lortutako ospe eta entzutea ez galtzeko helburuarekin.

Erdietsitako akordioaren barnean laborategi enologikoa Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko laborategien unitate zentralizatuan sartuko da. Gainera, mahastizaintza eta ardogintzako produktuen nahiz edari bizien azterketen tasak eguneratuko dira, merkatuko prezioa adieraz dezaten.

Nafarroako Gobernuaren upeltegi instituzionalaren jarduerari dagokionez, oinarrian izaera esperimentala duena, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari zuzenean lotuta jarraituko du.

Mahastizaintza eta enologiako aholkularitza eta esperimentazioko jarduerei dagokienez, INTIA enpresa publikoak garatuko ditu Departamentuaren laguntzarekin; horretarako, lankidetzarako hitzarmen-marko bat finkatuko da. Zerbitzuen kostuak Nafarroako Gobernuak eta sektoreak berak bere gain hartuko dituzte, era proportzionalean.

Aldiz, egin behar diren enologia-ikerketako jarduerak Nafarroako Upeltegien Elkartearekin eta UCANekin batera adostuko dira, sektoreko solaskide gisa. Haiek garatzeko lankidetzarako akordio-marko bat finkatuko da, Nafarroako zentro teknologikoen berrantolaketa-prozesuaren ondorioz sortutako INTIA eta nekazaritzako elikagaien zentro teknologikoaren artean; hala, nekazaritzako elikagaien zentro teknologikoa ikerketa teknologiaz arduratuko da enologia-arloan. Horretarako, Gobernuak bere esku utziko ditu upeltegi instituzionalaren instalazioak eta laborategi enologikoaren zerbitzuak. Jarduera horiek egiteko beharrezkoak diren mantentze-lanen eta erabileraren kostua azterketa zehatz baten xede izango da kasu bakoitzean.

Azkenik, akordioaren barnean sartzen da, garatzen diren ardogintza eta enologiako hainbat jardueraren jarraipena egiteko formula bat finkatzea, inplikatutako eragile guztiek bertan parte-hartzea izango dutenak, eta izaera loteslea izango du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa