(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneak ia hestegorririk ez zuen bi hilabeteko haur bati egindako ebakuntza arrakastatsua izan da ostirala, 2013.eko otsailak 8


Orain hiru hilabete dituen haurtxoak 2 mila jaioberritatik bati sortzen zaion arazoa zuen


Transcripción textual del video

Javier Pisón, Lidia Ayuso eta Alberto Pérez-ek osatutako Nafarroako Ospitale Guneko pediatriako kirurgialari-taldeak "arrakasta"-tzat jo du ia hestegorririk ez zuen (ultra long gap hestegorriko atresia) bi hilabeteko haur bati Nafarroan egindako lehen ebakuntza. Gainera, urtero Espainian egiten diren era horretako ebakuntza gutxitako bat da; izan ere, aipatutakoa bezalako atresia 2 mila jaioberritarik bati sortzen zaio gutxi gorabehera. Bideo honetan, hestegorriko bi poltsak luzatzen ahalegintzeko egindako ebakuntzako irudiak ikus daitezke.

Pediatriako kirurgia-taldea

(Ezkerretik eskuinera) Alberto Pérez, Lidia Ayuso eta Javier Pisón-ek osatutako pediatria-kirurgiako taldea. ( irudia handitu )

Javier Pisón, Lidia Ayuso eta Alberto Pérez-ek osatutako Nafarroako Ospitale Guneko pediatriako kirurgialari-taldeak "arrakasta"-tzat jo du ia hestegorririk ez zuen (ultra long gap hestegorriko atresia) bi hilabeteko haur bati Nafarroan egindako lehen ebakuntza. Gainera, urtero Espainian egiten diren era horretako ebakuntza gutxitako bat da; izan ere, aipatutakoa bezalako atresia 2 mila jaioberritarik bati sortzen zaio gutxi gorabehera.

Hestegorriko atresian, hestegorrik etena du eta janaria ez da urdailera heltzen. Ebakuntzaren ondoren, orain lau hilabete dituen haurrak eboluzio ona du, gizentzen ari da, ahotik eta zundaz elikatzen eta ahotik normal jaten hasi arte ospitalean geratuko da. Neska txikiak Down-en sindromea du.

Foru Komunitatean hautemandako lehen kasua da, eta kirurgialariek azpimarratu dute ebakuntzaren emaitza ona Pediatriako Kirurgia taldeak, Haur Anestesiak, Jaioberrien Atalak eta Pediatriako ZIUak emandako laguntza eta egindako lanaren ondorioa izan dela, bai eta haur eta pediatriako ebakuntza-gelako erizaintza-taldeek emandako laguntza eta egindako lanaren ondorioa ere.

Abenduan, jaioberriari eta 3 kilo baino gutxiago pisatzen zuela, lehen kirurgia egin zitzaion, bide torakoskopikotik (toraxean 0,5 cm-ko hiru ebaki txiki eginez) eta existitzen diren hestegorriko minoi txikiak luzatzeko teknika egiten saiatu zen.

Astebeteren ondoren eta aukera horrek ez zuela espero zen emaitzarik ematen erreskateko kirurgia oso konplexua egin zen; bertan kirurgiako ekintza berean haurraren lepoa, toraxa eta sabela ireki ziren. Urdail txikia moldatu egin zen hodi bat bihurtzeko (Scharli-ren teknika) eta gora egin zen, esternoi eta bihotzetik pasatuz lepoan zegoen hestegorriko muinoira iritsi arte. Ebakuntza hau Nafarroan egiten den lehen aldia da eta munduan oso gutxi egin dira adin horretako haurrekin.

Zailtasun handia

Zailtasun handiko kirurgia da eta horri erantsi behar zaizkio haurraren adin eta tamaina txikiak. Ebakuntzak sei orduz iraun zuen. Konplexutasun handia izan arren, ez da konplikaziorik egon. Hestegorriko atresiak gutxitan gertatzen dira, eta kasu hau are bereziagoa zen. Hestegorriko segmentu luzea falta denean eta kolon edo urdailagatik ordeztu behar denean, haurra hazteko zain geratzen dira ehun sendoagoak, nutrizio-egoera hobea eta tamaina handiagoa izan ditzan ebakuntza errazte aldera. Haur horren kasuan sabelaldean aurkitutako atxikidurek ebakuntza atzerapenik gabe egitera behartu zuten.

Normalean, kirurgialariek adierazi dutenez, zuzenean itxi daiteke: hestegorriko bi muturrak lotu muturrak "luzatuz"; baina haurrak hestegorririk ez zuenez ia ezinezkoa zen ohiko kirurgia egitea; beraz, ebakuntzaren emaitza ona Nafarroako kirurgia eta pediatriako ekipoaren arrakasta dela irizten dute.

"Maila oso handiko kirurgia da. Hainbesteko konplikazioa zuen kirurgia-kasu bat bera ere ez da izan eta oztopo asko gainditzea ekarri du. Krisi-garaian, profesionalok berrikuntza eta gaixoaren zaintzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu" aipatu dute kirurgialariek.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa