(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

230 ikasle nafarrek parte hartuko dute hil honen 17an Iruñan "First Lego League" robotika eta zientziako lehiaketan ostirala, 2013.eko otsailak 8


Nafarroako Gobernuak antolatutako lehiaketa, edizio honetan, adineko pertsonen arazoei irtenbide sortzaileak emateko garapenean oinarritzen da


Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 230 ikasle nafarrek, 24 taldetan banatuta, First Lego League (FLL) robotikako lehiaketaren eskualdeko bosgarren edizioan parte hartuko dute datorren igandean, otsailak 17. Lehiaketa hori Nafarroako Gobernuak sustatzen du CEIN sozietate publikoaren eta GMV enpresaren bitartez, eta helburua da 10-16 urte arteko ikasleen artean zientzia, teknologia, berrikuntza eta ekintzaileen balioekiko interesa sustatzea.

Lehiaketa Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan egingo da 09:15etik 14:15 arte eta Ausolan, MTorres eta CEINER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) ditu babesle.

Edizio honetan parte hartuko duten 24 taldeak honako ikastetxe hauetakoak dira: La Anunciata, Cardenal Larraona, San Fermin ikastola, Luis Amigó, Miravalles-El Redín, Nuestra Señora del Huerto, Jesusen Bihotza, Santa María La Real, Urdiaingo Herri Eskola, Pedro de Ursúa BHI, Valle del Aragón- Zarrakaztelu DBHI eta Zizur BHI. Aurten, gainera, San Cernin ikastetxeko ikasleek osatutako zazpi taldek lehiatzen dute, Nafarroa eta Zaragozako zenbait ikastetxek, MTorres nahiz Renolit enpresetako langileen seme-alabek, beren taldeak osatu dituztenak.

Sailkapeneko lehen bi talde onenak Espainiako FLL Final Handian ariko dira; final hori Tarragonan jokatuko da martxoaren 16 eta 17an.

‘Senior solutions’: adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko proposamenak

Aurtengo edizioan, lehiaketarako proposatutako gaia adineko pertsonek dituzten arazoentzat irtenbide sortzaileak lantzea da eta haien bizi-kalitatea hobetzea ekarriko dutenak ("Senior solutions"). Talde parte-hartzaileek hilabete batzuk daramatzate beren lanak garatzen, eta aholkulari baten laguntza dute; hark zuzendu eta orientatzen die lanak prestatzeko prozesu guztian zehar.

Gainera, LEGO piezekin ikasleek antolakuntzak agindutako egitekoak konpontzeko gai den robot autonomoa bat eraiki, testatu eta programatu dute, sendagai bat ematearekin edo zerbitzuko animalia baten erabilerarekin lotuta daudenak, adibidez.

Eskualdeko lehiaketa hiru probaz osatuta dago: robotikaren lehiaketa; epaimahaiaren aurreko aurkezpena eta defentsa, alde batetik proiektu zientifikoarena, eta bestetik robotaren eraikuntzan eta programazioko xehetasunak jasotzen dituen proiektu teknikoarena; eta talde batek erronka horiei aurre egiteko aukeratu duen estrategia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa