(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Merkantzien garraio-sektorean 11.000 pertsonak egiten du lan Nafarroan asteartea, 2013.eko otsailak 5


Zarraluqui kontseilaria Nafarroako Garraio eta Logistika Agentziako eta sektoreko elkarteetako ordezkariekin bildu da


Decathlon-era egindako bisita

Zarraluqui kontseilaria Decathlon Taldearen instalazioak bisitatzen Iruñako Garraioaren Hirian. ( irudia handitu )

Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui Nafarroako merkantzien garraioko eta logistikako sektoreko ordezkariekin bildu da gaur, Iruñako Garraioaren Hirira egin duen bisitaren barnean.

Bileran ezagutzera eman da merkantzien garraio-sektorean 10.939 pertsonak egiten dutela lan Foru Komunitatean. Halaber, agerian utzi da Nafarroako merkantzien % 99,32 errepidez garraiatzen dela eta % 0,68, trenez; ekoizpen-prozesuko kostu guztiaren % 3-4 eta % 12 artean logistikari dagokio.

Kontseilariak Lurralde Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusi José Antonio Marcén eta Garraio Zerbitzuen zuzendari Miguel Ángel Jiménez de Cisneros-en laguntza izan du, eta ANL-Iruñako Garraioaren Hiriko (CTP) instalazioak bisitatzen izan dira lehenik eta behin, Imarkoain-en dagoena, Nafarroako Garraio eta Logistika Agentzia enpresa publikoaren bulegoak ezagutzeko asmoz 2011n izan zuen birmoldaketaren ondoren eta bertan egiten den jardueraren jarraipena egite aldera.

CTPren Saileko zuzendari Javier Echartek egin dio harrera Zarraluqui-ri, eta azken horrek Iruñako Garraioaren Hirian egun garatutako hiru faseak ezagutu ditu; lehen bietan % 100eko okupazioa dago eta hirugarrenak % 50 inguruko merkaturatze-maila du.

Ibilbidean zehar, kontseilariak Decathlon-eko Disayt Talde Logistikoaren instalazioak, ekoizpen-prozesuak eta logistikoak ezagutzeko aukera izan du, gaur egun beren jarduera Iruñako Garraioaren Hirian garatzen duten 150 bat enpresa nahiz operadore logistikoren ordezkaritzan.

Zarraluqui-k, gainera, bilera bat egin du Nafarroako Garraio eta Logistikako Agentziako ordezkariekin eta baita sektoreko elkarte nagusien ordezkariekin ere: ANET (Nafarroako Garraio eta Logistikako Enpresarien Elkartea) eta TRADISNA (Nafarroako Garraiolari Autonomoen Elkartea); azken bi horien egoitzak Iruñako Garraioaren Hirian daude.

Bilera horretan, ANETeko lehendakari Rafael Irigoyen eta TRADISNAko zuzendari-gerente Antonio Monzo izan dira, besteak beste, eta bertan sektorearen egoera aztertu da eta baita haren etorkizuneko ikuspegiak ere, azpiegituren bultzadan oinarrituta daudenak eta Nafarroako enpresentzat dagoen aukera intermodala ere aztertu da, Iruñako Noso Intermodal-ari esker.

Bestalde, Nafarroako Logistikaren eta Merkantzia Garraioaren Klusterrari bultzada berria emateko beharra adostu da. Ekimen hori Nafarroako Garraioaren Agentziak kudeatzen du, eta 100 pertsona baino gehiago batzen ditu 60 enpresa, operadore logistiko, eragile ekonomiko eta sozial eta beste erakunde batzuen ordezkaritzan, eta orain arte sektorerako zortzi proiektu estrategiko garatu ditu.

Gainera, sektoreko ordezkariek kontseilariari garraioak eta logistikak ekoizpen-prozesu guztian kontuan hartzeko beharra helarazi diote eta sektorea bultzatzeak duen garrantzia, kontuan hartuz Foru Komunitateak zer kokapen geoestrategikoa duen Europarekiko loturarako.

Nafarroako Garraio eta Logistika Agentzia

Nafarroako Garraio eta Logistika Agentzia (ANL), Sustapen Departamentuari atxikitako sozietate publikoa, azpiegiturak sustatzen dituen erakundea da, Nafarroako Foru Komunitateko zerbitzu logistiko publiko guztien zentralizatzaile eta ikuskatzailea.

1999. urtetik, Foru Komunitateko erreferentziazko logistika-eremua da. 2011ko urrian, eta enpresaren sektore publikoaren berregituratze-prozesuaren barnean, bat-egiteko operazioa gauzatu zen Iruñako Garraioaren Hiriak Nafarroako Garraio Agentzia xurgatzean; hiri horretan gaur egun 3.000 pertsonak egiten dute lan. Nafarroako Garraio eta Logistika Agentzia, SAU, prozesu horren ondorioz sortutako sozietate publikoa, haren kudeaketaz arduratzen den erakundea da.

Agentziaren jarduera Nafarroako azpiegitura logistikoaren azterketan, diseinuan eta sustapenean oinarritzen da. ANL, gainera, Nafarroako Logistikaren eta Merkantzia Garraioaren Klusterra diseinatu, koordinatu eta dinamizatzeaz arduratu zen; ekimen hori 2009an abian jarri zen eta datozen hilabeteotan berriz bultzada ematea aurreikusten da. Agentziak, gainera, Sustapen Departamentuari laguntza teknikoa ematen dio eta logistikari nahiz merkantzien garraioari lotutako ekimenen garapenean laguntza ematen du, Estatuko nahiz Europako mailan,

Azpiegitura logistikoen sustapenari dagokionez, 2009an ANLk egindako eta Gobernu Erabakiz onartutako "Nafarroako Eremu Logistikoen Sarea Garatzeko Lurralde Eredu"-ak erabaki zuen Iruña, Tutera, Altsasu, Bera, Lizarra, Irurtzun, Zangoza-Irunberri eta Tafallako inguruak zirela egokienak Nafarroan azpiegitura logistikoko sarea bat garatzeko. Gaur egun, ahalegin handia egiten ari da CTParen 3. fasea merkaturatzeko eta Iruñako Nodo Intermodala sustatzeko, Iruñako Garraioaren Hiriaren 4. fasea eta Noaingo Logistika Zentroa integratuko dituena, Nafarroako enpresei intermodalitatearen aukera bermatuz. Nodo horren bultzada eta garapena 2013rako lehentasunezko jarduketatzat jo zuen Foru Gobernuak.

Iruñako Garraioaren Hiriak gaur egun 1.638.000 metro koadroko azalera du. Lehen eta bigarren faseek 608.000 metro koadroko azalera dute, % 100 garatuta. Jada urbanizatuta eta zati batean hartuta dagoen hirugarren faseak 636.000 metro koadroko azalera hartzen du. Intermodalitatearen etorkizuneko aukera kontuan hartuz, ANL Sozietateak, SAU, 394.000 metro koadroko gordetako azalera du laugarren fasea garatzeko, Iruñako Nodo Intermodalean integratuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa