(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Filmotekak “Santuarios de curación en Navarra” dokumentala proiektatuko du ostegun honetan asteartea, 2013.eko otsailak 5


"Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikoak egina, "leku magiko"-en gaia jorratzen du, tradizioak haiei sendatzeko botereak ematen dizkiena


Santa Quiteria, Viloria. ( irudia handitu )

Datorren ostegunean, otsailak 7, Nafarroako Filmotekak "Santuarios de curación en Navarra" ("Nafarroako sendatzeko santutegiak") dokumentala proiektatuko du. Pyrene produkzio-etxeak eta "Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikoak egindako dokumentazio etnografikoko azken ikus-entzunezkoa da.

Emanaldia 20:00etan izango da Filmotekako aretoan (Nafarroako Liburutegiaren Eraikina, Iruñako Antonio Pérez Goyena, 2 pasealekua). Sarrerak euro bat balio du eta proiekzioa hasi baino ordu erdi lehenago leihatilan salgai jarriko dira. Informazio gehiago eskura daiteke honako helbide hauetan: www.filmotecanavarra.com eta www.museoetnologico.navarra.es.

"Santuarios de curación en Navarra" ("Nafarroako sendatzeko santutegiak") debozio erlijiosoei lotutako "leku magiko"-en gaia jorratzen du, eta herriak haiei tradizioz  pertsonak eta animaliak sendatzeko botereak eman izan dizkie, zenbait errito eginez.

Dokumentalean ikus daitezke, Nafarroako geografia guztian banatutako sendatzaile-ospea zuten santutegietan jasotako irudi nahiz testigantzak, San Gregorio Ostiense (Sorlada) esaterako; bertan zilarrezko burua dago oraindik santuaren irudirako, eta, haren bidez, ura pasatzen da eta herriko sinesmenek sendatzeko botereak ematen dizkiena; edo Aralarko San Migel (Uharte-Arakil); bertan kateen azpitik hiru bider pasatzeko ohitura dago, tradizioaren arabera Teodosio de Goñik eramaten zituen kateak San Migel arkanjelua agertu zitzaionean.

Dokumentalean agertzen diren beste santutegi batzuk dira: Santa Quiteria (Viloria), San Jorge (Azuelo), Santa Coloma (Mendaza), Santa Felicia (Labiano), San Urbano (Gaskue), San Quirico (Nabaskoze), San Juan Xar (Igantzi), eta Virgen de los Conjuros (Arbeitza). Lanean ere Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta herriko debozioen historian aditua den Roldán Jimeno Jurío-ren ekarpenak kontatzen dira. 78 minutuko iraupena du eta Eugenio Monesma-k zuzendu du. Monesma Espainiako dokumental etnografikoaren barnean espezialista onenen artean dago.

Proiekzioa "Panorama INAAC" zikloaren barnean dago, eta ziklo hori Nafarroari lotutako filmen aurkezpenaren gainean aritzen da. 2011n hasi zen Museo Etnologikoaren eta Filmotekaren arteko elkarlana Foru Komunitateko etnografiari buruzko ikus-entzunezko materiala zabaltzeko, Museoa editatzen ari dena Huescako Pyrene produkzio-etxearekin 2001. urtetik, eta haien jatorrizko masterrak Filmotekan gordetzen dira, bi erakundeen arteko elkarlanerako hitzarmen baten arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa