(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakaria Ríos Renovables taldeko ordezkari Adalberto Ríos-i eman zaion Urteko Enpresariaren Sariaren banaketa-ekitaldian izan da asteartea, 2013.eko urtarrilak 29


Bere agerraldian, Yolanda Barcinak enpresariei laguntza eskatu die ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea, Adalberto Ríos erdian dutela. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Urteko Enpresariaren Sariaren hogeita bigarren banaketa-ekitaldian izan da gaur. Aurten saria Ríos Renovables Group enpresa-taldeko lehendakari Adalberto Ríos-entzat izan da. Saria ‘Negocios en Navarra’ aldizkariak eman du Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren (CEN) laguntzarekin.

Iruñeko hotel batean egindako ekitaldian, Nafarroako Lehendakariak bertan bildu diren enpresariei laguntza eskatu die ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko.

"Enpresekin egindako elkarlana oinarrizkoa da", aipatu du. "Sektore publikoak lan-merkatua dinamizatzen lagun dezake, baina behar den enplegua sortzeko ahalmenik ez du desoreka handiak eragin gabe, zorpetze eta aurrekontu-ezegonkortasun eran". Hori dela eta, "enpresari berriak behar ditugu, lehenbailehen gainera", adierazi du.

Bere agerraldian, Nafarroako Gobernuak suspertze ekonomikorako sustatutako neurrien berri eman du, esaterako: enpresa-proiektuak erakartzea (azken asteotan bi akordio sinatu dira Erriberan elikagaien nekazaritza-sektoreko enpresak jartzeko) edo ekintzailetza-plana, hurrengo lau urteotan 20 milioi euroko inbertsioa aurreikusten duena.

Lehendakariak aipatu ditu, gainera, hainbat finantza-erakunderekin adostutako finantzaketa-lerroak, Nafarroako Nazioarteko Plana, Nafarroako Ubidearen eta Prestazio Handiko Trenaren eraikuntza, eta azken erreforma fiskala.

Ekitaldian izan dira, enpresa-sektoreko ordezkariez gain, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoechea, eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza; ‘Negocios en Navarra’ aldizkariaren zuzendari Antonio Elizondo; CENren lehendakari José Antonio Sarría eta epaimahaikideak.

Ríos Renovables Group

Abenduaren 19an Iruñean egindako bilkuran, epaimahaiak Adalberto Ríos aukeratu zuen Urteko Enpresari, aurkeztu ziren hogei hautagaitzen artean.

Epaiak aitortu zituen "bere kasa egindako gizon baten enpresa-garapenaren bertuteak eta familiako enpresa bat energia berriztagarrien sektorean erreferentziazko operadore izaten sustatzeko eta eraldatzeko erakutsitako gaitasuna, bere jarduerak nazioartekotuz eta dibertsifikatuz".

Ríos Renovables Group-ek Nafarroan 50 pertsonari ematen die lan eta beste 100 pertsonari Europako, Amerikako eta Asiako beste herrialde batzuetan. Kontinente horietan energia sortzeko instalazioak eraikitzeko proiektuak sustatu eta egiten ditu, eta mantentze-lanetarako zerbitzuak eskaini. Azken urtean, 110 milioi euroko fakturaziora heldu zen.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Lourdes Goicoechea lehendakariordeak; José Manuel Ayesa-k; CENren lehendakari José Antonio Sarría-k; Criteria Caixa Holding-eko zuzendari nagusi Enrique Goñik; eta José León Taberna aurreko edizioko sarituak.

Argazki-oina (ezkerretik eskuinera): José Manuel Ayesa, José Antonio Sarría, Yolanda Barcina, Adalberto Ríos, Lourdes Goicoechea, Enrique Goñi eta José León Taberna.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa