(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hasieran 200 milioi euroko balioa duen zor-jaulkipena baimendu du
asteazkena, 2013.eko urtarrilak 23


250 milioira zabal daitekeen finantza-eragiketa aurreko jaulkipenenak baino interes-tipo baxuagoetan egiten ari da eta harrera ona du merkatuan


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur iragarri du 200 milioi euroko zor-jaulkipena baimendu duela, 250 milioira zabal daitekeena, behin jakinik Nazioko Gobernuak Foru Komunitateari baimena eman diola 261 milioiko zorpetzea izateko 2013ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak finantzatzeko, aurreko ekitalditik luzatutakoak. Baimen hori beste hiru autonomia erkidegok bakarrik jaso dute: Aragoi, Galizia eta Madrilek.

Nafarroako Gobernuak gaur iragarri du 200 milioi euroko zor-jaulkipena baimendu duela, 250 milioira zabal daitekeena, behin jakinik Nazioko Gobernuak Foru Komunitateari baimena eman diola 261 milioiko zorpetzea izateko 2013ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak finantzatzeko, aurreko ekitalditik luzatutakoak. Baimen hori beste hiru autonomia erkidegok bakarrik jaso dute: Aragoi, Galizia eta Madrilek.

Zorpetze-eragiketa jada zabalik dago merkatuan eta Nafarroako Zorren kokapena "harrera ona" izaten ari da, Nafarroako Gobernuaren eledun eta lehendakariorde Juan Luis Sanchez de Muniainek argitu duenez, eta aurreko jaulkipenekin alderatuz interes-tipo baxuagoetan.

Eledunak adierazi duenez, "Gobernuak egindako defizit-helburua betearazteko gastuari eusteko egindako ahaleginari esker eta, batez ere, kaltetutako herritar guztiek egindako ahaleginari esker, Nafarroak bere zorra finantzatzen jarrai dezake merkatuetan". Baimenak "aurrekontuaren bideragarritasuna eta finantzaketa ziurtatzen ditu eta Nafarroako Gobernuaren politika sendotzen du kontuak doitzeko eta era horretan oinarrizko zerbitzuei eutsi ahal izateko", gaineratu du Sanchez de Muniainek. "Ahalegin hori egiten ez badugu, Gobernuak zenbait aldiz esan du, finantzatzeko zailtasunak izango genituzke eta, Nafarroak ezin badu finantzatu, oinarrizko zerbitzuak emateko orduan nabarituko genuke. Egoera politiko konplikatu honetan, albiste ona da Nafarroa kaudimendun komunitatea izatea, merkatuetan onarpena izatea zorra jaulkitzen duenean eta zorra baimendua izatea", adierazi du.

Kreditu-eragiketa horrekin, Nafarroako Gobernuak 2013ko Aurrekontua egikaritzea ahalbidetuko duten diru-sarrerak osatuko ditu, iragan urtarrilaren 9an Gobernu Erabakiz onartutako gastu-gailurraren eta norabideen arabera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa