(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alli kontseilariak Erriberako zaharren bost egoitza bisitatu ditu
asteartea, 2013.eko urtarrilak 8


Bisita horiek sartzen dira Nafarroako Gobernuak menpekoak diren adinekoentzat kontzertatutako egoitza-arretako kalitatearen alde egindako apustuaren barnean


Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Alli Martínez-ek astearte honetan Erriberako adinekoen bost egoitza bisitatu ditu, egoitza horiek "bertatik bertara" ezagutzeko asmoz, bertako arduradunekin elkarrizketatzeko eta haien kezka nahiz arduren berri izateko.

Bisita horiek sartzen dira Nafarroako Gobernuak menpekoak diren adinekoentzat plaza publikoen kontzertatutako egoitza-arretako kalitatearen alde egindako apustuaren barnean. 2013ko urtarrilaren 1ean Nafarroan 1.645 plaza daude kontzertatuta.

Gizarte Politiken Departamentuak Concerdep programaren bidez kudeatutako politika horrekin, pertsona horiek betetzen dituzten plaza pribatuak plaza pribatu bihurtzen dira, Nafarroako Gobernuak bere gain hartzean plazaren kostu ekonomikoaren eta erabiltzaileak bere gaitasun ekonomikoaren arabera egiten duen ordainketaren arteko aldea. Horrekin, mendekotasuna duen adineko pertsona hautatu duen ingurunean jarrai dezan lortzen da eta Gizarte Zerbitzuen Departamentuak ezarritako zerbitzu nahiz intentsitateak bermatzen dira.

Kontzertu-plazetan menpekotasun handia edo menpekotasun gogorra duten adinekoak artatzen dira soilik.

Bisiten bira 

09:30-10:45 artean Alli kontseilariak Buñuel egoitza bisitatu du, eta bertan egoitzako lehendakari Joaquín Pórtoles-ek eta bertako zuzendari Ascen Silvestre-ek egin diote harrera. Egoitza horretan 46 plaza daude, haietako 12 Concerdep programak kontzertatuta eta 244.408,32 €-ko urteko kontzertuko aurrekontuarekin.

11:15 eta 12:30 artean, Alli-k Fustiñanako San Frantzisko egoitzara jo du. 33 plaza ditu, haietako 8 Concerdep programak kontzertatuta, eta 186.841,92 €-ko urteko kontzertuko aurrekontuarekin. Kontseilaria, egoitzan, bertako zuzendari Anabel Aguirre-rekin elkarrizketatu da.

12:45 eta 14:00ak artean, kontseilariak San Jose Valtierra egoitza ezagutu du, bertako zuzendari Eduardo Mateo-ren laguntzarekin. 75 plaza ditu, haietako 21 Concerdep programak kontzertatuta, eta 567.856,80 €-ko urteko kontzertuko aurrekontuarekin.

Birak arratsaldean jarraitu du, 15:45ean, Cintruenigoko San Francisco de Asis egoitzan. Bertan egoitza zuzentzen duen Maite Beltranekin elkarrizketatuko zela aurreikusita zegoen. 82 plaza ditu, haietako 54 Concerdeo programa ez den beste kontzertu baten bidez kontzertatutakoak eta .110.017,52 €-ko kontzertatutako aurrekontua du.

Alli-ren bira Lodosa egoitzan amaitu da, eta bertan Mª Mar Unceta zuzendariak egin dio harrera. 96 plaza dauden egoitza honetan eta haietako 28 kontzertatuta izan dira 2012an.

Kontzertatutako egoitzetako plazak

Aurreratu denez, 2013ko urtarrilaren 1ean Nafarroan 1.645 plaza zeuden kontzertatuta. Plaza horiek betetzen dira 2013rako baimendutako 44.321.650 €-ko gastuarekin, eta diru hori menpekotasuna duten adinekoen kontzertuetarako da, egoitzetako nahiz eguneko zentroetako plazak barnean hartzen dituenak.

Nafarroak adineko pertsonentzako 74 egoitza ditu, eta haietatik 3 Nafarroako Gobernuaren titularitatekoak dira (385 plaza, guztira): Lizarrako Santo Domingo (110 plaza) eta Iruñeko El Vergel (165 plaza) eta Psikogeriatrikoa (110 plaza). 

Gainera, plaza kontzertatuak dituzten 47 egoitza nafar daude (haietatik 37 Concerdeo programan sartzen dira eta beste 10ek beste kontzertu-mota batzuk dituzte).

Azkenik, Nafarroan titularitate pribatuko edo udal-titularitateko beste 24 egoitza daude, eta Foru Gobernuarekin kontzerturik gabe funtzionatzen dute.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa