Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Enpresa 1987. urtean sortu zen eta eraikuntza, mantentze, birgaitze eta herri lan zerbitzuak eskaintzen ditu
Barcina Lehendakaria Francisco (ezker) eta Iñaki (eskuin) Ecay-rekin.
(
irudia handitu
)
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria Construcciones Ecay enpresaren 25º urteurrena ospatzeko gaur arratsaldean Gorraitzeko Gazteluan, Eguesibarren, egin den ekitaldian izan da.
Bertan izan dira halaber Juan Luis Sánchez de Muniáin Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta enpresako zuzendariak, horien artean, Iñaki eta Francisco Ecay.
Enpresa 1987. urtean sortu zen eta honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: eraikuntza (besteak beste, Vegamayor-Floretten IV. gamako produktuak ekoizteko nabea eta CENERen kontrol zentroa eraiki ditu) mantentze eta birgaitze lanak (Nafarroako Unibertsitate Publikoaren areto ospetsua, Burlatako Iturrondo hezkuntza okupazionaleko zentroaren birgaitzea, eta abar) eta herri lanak (Aranzadiko kirol instalazioko inguruaren urbanizazioa, Lesakako Frain auzoaren ur hornidura, eta abar).
Enpresak Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak (AENORek) emandako hainbat ziurtagiri ditu kalitatea, ingurumena, lan segurtasuna eta gizarte arduraren arloetan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen