Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroan 134 ikasle erroldatuta daude, 62 Lehen Hezkuntzan eta 72 Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan
Hezkuntzako kontseilaria (eskuinean) eta Moderna fundazioko zuzendaria (ezkerrean) hitzarmena izenpetzen.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak eta MODERNA fundazioak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute gaur; haren helburua gaitasun handiko ikasleen arreta hobetzea da eta DBHn eskola-arrakasta bilatzen duten berrikuntzako neurriak ezartzea. Testua Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek eta fundazioko zuzendari Cernin Martínez-ek sinatu dute.
Hitzarmenak jasotzen duenez, MODERNA fundazioak 25.000 euro jarriko du proiekturako. Diru hori erabiliko da: metodologia berritzaileak diseinatu eta esperimentatzeko lan-talde bat sortzeko; hautemate-probak bereganatu eta aplikatzeko; langileak, familiak eta orientazioko langileak prestatzeko; curriculum-aberastasuneko tailerrak nahiz programak abian jartzeko, ikasturte guztian zehar, Batxilergoko Olinpiadei lotuta; eta Bigarren Hezkuntzako, LHko eta Batxilergoko ikasleentzat aholkularien programa bat abian jartzeko,unibertsitateko irakasleekin.
Bestalde, programa-pilotu bat abian jarriko da, Lehen Hezkuntzatik Bigarrengorako trantsizioan eskola-arrakastaren indize handiagoa ziurtatuko duten antolaketa-egiturak nahiz metodo berritzaileak ezartzeko. Zehazki, teknologia berrien tresnak bereganatzen eta garatzen lagunduko du. Hitzarmenak urtebete irauten du eta luza daiteke.
Gaur izenpetu den hitzarmenak gaitasun handiko ikasleen hezkuntza-arretako Plana garatzen lagundu nahi du, eta haren helburua ikasteko gaitasun, errendimendu eta motibazio handiena duten ikasleei ahalik eta arreta egokiena ematea da; hala, beren irakaskuntzan aurrera egiten jarraituko dute ondorengo ikasketetan utzikeria edo interes-falta agertzeko arriskurik gabe.
Gainera, MODERNA fundazioak proiektu honekin prozesuak, mekanismoak, jarduera pedagogikoak eta materialak garatu nahi ditu, gaitasun handiko ikasleei arreta egokia eta banakoa eskaini ahal izateko, bai eta beharrezko pausoak eman ikasle bakoitzaren talentua nahiz beren banako garapena goiz samar hautemateko helburu batekin: hezkuntza-sistema garapen intelektualaren eta profesionalaren motorra izan dadin eta Nafarroako gizartearen nahiz ekonomiaren talentuaren motorra. MODERNA Planak ezartzen duen garapeneko eredu berria oinarritzen da Nafarroako haur eta gazte guztiak beraien talentuaz jabetzean eta sustatzean. gaitasun handiak dituzten jarduera horietarako, era horretan etorkizunean motibazio handiena duten lana topa dezaten eta, hortaz, gizarteari ekarpena handiena eginez.
Gaitasun handiko 134 ikasle
Nafarroan gaitasun handiko 134 ikasle erroldatuta daude, guztira; kopuru horretatik, 95ek (60 gizonezko eta 35 emakumezko) sare publikoan ikasten dute eta 39k (21 gizonezko eta 18 emakumezko), kontzertatuan. Haietatik, 62 Lehen Hezkuntzan daude (46 sare publikoan eta 16 kontzertatuan) eta 72 Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan (49 publikoan eta 23 kontzertatuan).
Hezkuntza Departamentua amaitzen ari den gaitasun handiko ikasleen hezkuntza-arretako Planaren helburua da, gaitasun intelektual handiko ikasleen hezkuntza-beharrei erantzun integrala ematea, ikuspegi barneratzaile eta pertsonal batetik, pixkanaka normaltasunetik bikaintasunera jokatuz. Bertan hezkuntzako bi erantzun-lerro bereiz daitezke.
Alde batetik, hautemate eta diagnostikoko prozesuak barnean hartuko dituen curriculumeko hezkuntza-erantzunak, eta ikastetxeetako ikasgela eta jardueretatik eskaini daitekeen hezkuntzako erantzuna (hezkuntzako arreta, biziagotzea eta curriculumaren malgutasuna…).
Beste alde batetik, ezagutzetan sakontzeko programak eta eskola-ordutegitik kanpoko curriculuma aberasteko tailerrak. Programa eta jarduera horiek ikasteko gaitasun, interes eta motibazio handiena izateagatik nabarmentzen diren ikasleentzat izango dira, oinarrizko irakaskuntzan nahiz nahitaezkoaren ondorengoan; hala, aukerak eskainiko zaizkie, beraien gaitasunak hobeto gara ditzaten eta beraien garapen pertsonala, emozionala, pertsona artekoa nahiz beraien lan-etorkizuna hobetzeko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen