(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehun bat haur nafarrek hartuko dute parte larunbat honetan Iruñean Junior Itzulian, zeina, Espainiako Itzuliaren baitan kokatuko den asteartea, 2012.eko abuztuak 14


Aurretik, Lehen Hezkuntzako beste 2.300 ikaslerekin batera, txirrindularitzaren balioei buruzko hezkuntza-programa batean hartu dute parte.


Nafarroako 12 ikastetxetako ehun bat neska-mutilek larunbat honetan, abuztuak 18an, Iruñean, 14:30etan, izango den Junior Itzulian hartuko dute parte. Gutxi gorabehera, Espainiako Itzuliko azken kilometroa korrituko dute, San Francisco plazatik Zezen Plazara, Kale Berritik, Mercaderes kaletik eta Estafeta kaletik igaroz.

Aurretik, ehun ikasle horiek Iruñerriko Lehen Hezkuntzako 12 ikastetxetako beste 2.300 ikaslerekin batera, “Aula Ciclista Junior” hezkuntza-programan hartu dute parte, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Itzuliko antolakuntzak berak pasa den ikasturtean zehar sustatu zutena.

Zehazki, honako ikastetxe hauek hartu dute parte: San Fermin Ikastola (Zizur), Camino de Santiago ikastetxe publikoa (Zizur Nagusia), Catalina de Foix ikastetxe publikoa (Zizur Nagusia), Iruñeko Calsanz Eskola, Erreniega ikastetxea (Zizur Nagusia), Hilarión Eslava ikastetxe publikoa (Burlata); Beriaingo ikastetxe publikoa, Orkoiengo ikastetxe publikoa, Atarrabiako Lorenzo Goikoa ikastetxe publikoa, Iruñeko Azpilagaña ikastetxe publikoa, Iruñeko Monjardín Ursulinas Lizeoa eta Mutiloako Luis Amigo ikastetxea.

Horiek guztiek Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak sustatutako hainbat programatan hartzen dute parte, esate baterako, Haur-obesitateari aurrea hartzeko kanpainan, eskola-adineko kirol-programan eta aste osasungarrian.

Bizikletaren erabileraren aldeko kultura sortzea

Ekimen horren xedea ikasleengan garraiobide gisa bizikleta erabiltzearen kultura sortzea eta gaztetxoenak natur ingurunea zaintzeak ongizatearen iturri gisa duen garrantziaz jabearaztea.

Programatutako jarduerak, martxoan hasi zirenak eta Mikel Ilundain txirrindulari profesional ohiak koordinatu dituenak, ikastetxeetan bertan egin dira ikastolako ordutegian eta haietako Gorputz Hezkuntzako departamentuekin koordinatuta. 

Bi saiotan, bata teorikoa eta, bestea, praktikoa, oro har, kirolaren eta, bereziki, txirrindularitzaren balioetara hurbildu dira modu atsegin, dibertigarri eta didaktikoan. Bizikleta erabiltzeko modu segurua, osasuntsua eta dibertigarria ere erakutsi zaie, bide-segurtasuna eta ingurunea hobetuz.

Junior Itzulia baita Vianan ere

Bestalde, igande honetan, abuztuaren 19an, Vianan, Junior Itzuliaren beste edizio bat ere izango da15:00etatik aurrera, Iruñea-Viana etaparen azken kilometroan zehar, zeina, egun horretan korrituko den eta Viana-Logroño errepidean (N-111) amaituko den.

Junior Itzuliaren gainerako etapak Logroñon, Alcañiz (Teruel), Bartzelonan, Sanxenxo-n (Pontevedra), Pontevedra, Ferrol (A Coruña), Valladolid, La Lastrilla (Segovia), Segovia eta Madrilen egingo dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
"Aula Ciclista Junior" proiektuan parte hartu duten ikastetxeak eta ikasleak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa