(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amaitu da izokinak arrantzatzeko denboraldia Nafarroan osteguna, 2012.eko uztailak 12


Atzo arrantzatu zen 48. izokina eta, hala, urte honetarako jarritako kupoa osatu da


Nafarroan izokinak arrantzatzeko denboraldia atzo, uztailak 11, amaitu zen 28. arraina harrapatu ondoren. Era horretan, urte honetarako Foru Komunitatearentzat jarritako kupoa osatu da.

Zehazki, urteko azken izokina Berako herritar batek harrapatu zuen euli-arrantza eran. 1,9 kiloko eta 58 cm luze den arraina izan da, ablazioarekin hegats adiposoan markatuta zegoena, eta horrek esan nahi du arrain hori arrainkume gisa birpopulaziotik etorri dela, eta ia segurtasun osoz Nafarroako Gobernua urtez urte Bidasoa arroan, Oronoz-Mugairiko arrain-haztegiaren bidez, egiten ari den birpopulaziotik datorrela.

Urteko lehen izokina, lehenbizikoa, koilaratxo-eran arrantzatu zen maiatzaren 1ean "Pozo de los Cincuenta" izeneko putzuan. 6,54 kilo pisatzen zuen, 82 cm luze zen eta Arguedasko herritar batek harrapatu zuen. Azken aleak bezala, aleta adiposoaren ablazioa zuen, hau da, horrek esan nahi du arrain hori arrainkume gisa birpopulaziotik etorri dela.

Denboraldi honetan arrantzatutako 48 izokinetatik, 27 (% 56,2) basati-jatorrikoak ziren eta 21 (% 43,8) markatutako izokinak, hau da, Nafarroako Gobernuak burutzen duen birpopulaziotik datozenak.

Harrapatutako aleen batez besteko pisua 4,79 kilokoa izan da eta batez besteko luzera, berriz, 76,4 zentimetrokoa; pisu handieneko aleak 8,53 kilo pisatzen zuen eta txikienak, berriz, 1,46 kilo eta, luzerari dagokionez, luzeena 94,5 cm-koa zen eta laburrena, 55 cm-koa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa