(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Tasubinsako garbitegi industrialeko sail berria inauguratu du ostirala, 2012.eko ekainak 1


Noainen kokatua, 32 pertsona ariko dira hasiera batean lanean, eta haietatik 12 lanean hasi berriak izango dira


Agintariak instalazioak bisitatzen

Agintariak Tasubinsako garbitegi industrial berria bisitatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Noaingo Mocholi industrialdean dagoen Tasubinsako garbitegi industrialeko sail berria inauguratu du gaur eguerdian. Bertan 32 pertsonak egingo dute lan hasiera batean, eta haietatik 12 lanean hasiberriak izango dira eta 20 taldeko beste lantegi batzuetatik etorritakoak. 3 urteko epean zentroan 80 pertsonak lan egitea aurreikusten da.

Yolanda Barcinak azpimarratu duenez, albiste txarrak ugari diren garai honetan "lanpostuak sortzen dituzten enpresa hauen guztien lana aitortu behar da". "Topatu dituzuen egoera zail guztiei buelta emateko borondatea dago hemen", erantsi du.

Iragan ekainera arte BSH enpresarako materialak egiteko ziren instalazioak negozio-lerro berrirako egokitu dira, 4,5 milioi euroko inbertsioa eginez.

Aurreikusita dago lana bana dadila Nafarroako nahiz inguruko erkidegoetako (Aragoi edo Errioxa, esaterako) ospitale-jardueraren (% 80) eta hoteletako jardueraren artean (% 20). Hasiera batean, astean 6 eguneko zerbitzua eskainiko du, txanda bakoitzeko 7.500 kilo/eguneko ekoizpenarekin, eta bi txandatan15.000 kilo/ eguneko heldu ahal izango da.


VTasubinsa. Tasubinsako garbitegi industrial berriaren ikuspegia.

Tasubinsako garbitegi industrialeko langile bat. ( irudia handitu )

Lantegia 2.300 metro koadroko lursail batean dago, 1.700 metro koadroko nabe batez eta 115 metro koadroko bulegoez osatuta dago. Nabea bi gune zehatzetan banatuta dago (garbitzeko gunea eta prozesuko gunea), eta biak osasun-hesi batek bereizten ditu.

Saila ekitaldi ofizial batean inauguratu da, eta bertan parte hartu dute Barcina Lehendakariaz gain, Landa Garpen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoecheak; Noaingo alkate Óscar Arizcuren-ek eta Tasubinsako lehendakari Usúe Zulet-ek.

Tasubinsa (Nafarroako Azpi-kontratazio Industrialeko Tailer Osagarriak SA) irabazi-asmorik gabeko sozietate anonimoa da, eta haren helburu nagusia ezintasuna duten -adimen-urritasuna dutenena bereziki- pertsonen laneratzea eta gizarteratzea da. Foru Gobernuak eta enpresario nafar talde batek sustatutako "Buelta eman nahi diogu" kanpainarekin bat egin du enpresak, krisi ekonomikoa gainditzeko ekimenak eta ahaleginak batzeko xedearekin.

 

Sozietatea 1989an sortu zen Nafarroako Gobernuaren eta ANFASen (adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako Elkartea) artean izenpetutako akordioaren ondorioz jaio zen, hari bereiziz ezintasuna duten pertsonen enpleguaren kudeaketa, besteak beste

Gaur egun Foru Komunitatean banatuta dauden 14 lantegi ditu eta, haiekin batera, bi langune eta kontsolidazioko hiru zentro, 1.311 pertsonari lana ematen dietenak; kopuru horretatik % 87 ezintasunen bat duten pertsonak dira.

Bi zentro-mota kudeatzen ditu: beste enpresa batzuentzat ekoizpen-lana egiten duten enpleguaren zentro bereziak (BSH, Scheider, Cinfa, Volkswagen, Azkoyen…) eta okupazioko zentroak; azken horiek, enpresa batean integratzea eragozten dieten aldi baterako ezintasun handia edo ezintasun handi iraunkorra duten pertsonentzat da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa