Ikusi egun honetako albiste gehiago
EBk eginera ontzat baloratu du Nafarroako Gizarteratzeko Etxebizitza Programa
asteartea, 2009.eko urriak 27
Gizarte Bazterketaren aurka Borrokatzeko Planaren neurri bat da, eta irabazteko asmorik ez duten entitateekin akordioak eginda garatzen da
Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubiden Agentziak (FRA) joan den urriaren 20an ijitoen egoerari buruzko txostena aukeztu zuen Bruselan. Txosten horretan Europar Batasun osoko ijitoen etxebitzitza-baldintzak aurkeztu ziren. Era berean, testuan Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuarekin garatutako Nafarroako Gizarteratzeko Etxebizitza Programa ontzat jo zen.
Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziak modu positiboan baloratu du Nafarroako Programa, eta batez ere, osagai indartsu eta berritzaile moduan hurrengoak nabarmendu ditu: Nafarroako Gobernuaren bi departamentuen eta irabazteko asmorik ez duten entitateen arteko lankidetza; sektore pribatuak finantza-entitateek emandako hipoteketan duen parte-hartzea eta inplikazioa; programaren gizarte-alderdiak, enplegua aurkitzen laguntzen baitu eta haurrak eskolatzeko eta amei eta aitei gizarteratzeko programetan eta enplegu-neurrietan parte hartzeko konpromisoaren aurrean arreta eskaintzen baitie, eta Nafarroako Gobernuaren kudeaketa eta konpromisoa.
Nafarroako Gobernuak 1998an hasi zuen Gizarteratzeko Etxebizitza Programa (GEP), Gizarte Bazterketaren aurka Borrokatzeko Planaren barruan. Irabazteko asmorik ez duten entitateekin akordioak eginda gauzatzen da. 1998tik, programa hau Gizarte Gaien Departamentuak eta Etxebizitza Departamentuak elkarrekin kudeatzen dute. Denbora honetan, 3.125 pertsonak 785 etxebizitza eskuratu dituzte. Programan parte hartzen duten irabazteko asmorik gabeko entitateak hauek dira: ANAFE, ANDREA, Cáritas, La Majarí, Mensajeros de la Paz, Fundación Santa Lucía/Adsis, Fundación Secretariado Gitano eta Traperos de Emaús.
Laguntza hauetatik onurak lortzen dituzten kolektiboak txirotasun eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak dira lehentasunez. Edonola ere, etxebizitzak gizarteratze-programak osatzen dituzten pertsonek eskuratu behar dituzte. Programa honetan parte hartzen duten pertsonen %40 ijitoak dira.
GEP programa, hasiera-hasieratik egoitza-bazterketari erantzuteko planteatu da, eta programaren bidez etxebizitza duinerako sarbidea eman nahi zaie ezaugarriak direla-eta herritar guztientzat garatutako sustapenetatik kanpo geratzen diren familia-unitateei.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak etxebizitza erabiliak eskuratu eta zaharberritzea finantzatzen du, urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuan finkatutako baldintzen arabera. Gizarte Gaien Departamentuak eskrituren gastuak, erregistro-gastuak, zergak eta zerbitzuen kontratazioa finantzatzen ditu.
Etxebizitzen erosleei emandako diru-laguntzak etxebizitzaren erosketa-balioaren %10era artekoak dira. Entitate laguntzaileen funtzionamendu-gastuak eta etxebizitza eskuratu duten familien gizarte-laguntzara bideratutako jardunak ere diruz laguntzen dira, erosketa zein alokairu araubidean. Programako pertsona erabiltzaileekin egin behar den gizarte-laguntza etxebizitza erosi eta hurrengo hiru urteetan mantentzen da.
Etxebizitzak gizarteratze-programetan sartuta dauden pertsonek eskuratu eta zaharberritu behar dituzte. Pertsona horien diru-sarrerak IPREM bider 1,7 baino txikiagoak izan behar dira, eta Nafarroan modu jarraituan egon behar dute, gutxienez diru-laguntza eskatu aurreko hiru urteetan.
- Dokumentazioa:
- Roma Housing
- Gizarteratzeko etxebizitza