(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur, Iruñeko autobus geltoki berrian, herritarrak emakumeekiko indarkeriaren aurka mugiarazteko ekitaldiak hasi dira ostirala, 2008.eko azaroak 21

Nafarroako Gobernuak genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina abiatu du, eta kanpaina horren baitan dauden ekitaldiak dira


María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak eta Yolanda Barcina Iruñeko alkateak herritarrak emakumeekiko indarkeriaren aurka mugiarazteko ekitaldiak inauguratu dituzte, gaur goizean, Iruñeko autobus geltoki berrian. Ekitaldira Sara Ibarrola Intxusta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (INAI) presidentea ere bildu da.


Nafarroako Gobernuak genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina abiatu du, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta (azaroaren 25a, astearte), eta ekitaldiak kanpaina horren baitan daude. Azaroaren 21etik (gaur) 25era bitarte eginen dituzte, hain zuzen, 10:00etatik 12:30era eta 16:30etik 21:00etara.


Zehazki, "Contra la violencia machista, la sociedad se moviliza. Exprésate" (Indarkeria matxistaren aurka, gizartea mugitu egiten da. Mintzatu zaitez) lelopean, zenbait jarduera antolatu dituzte gizon eta emakume, emakume elkarte, ikastetxe, gazte eta oro har herritar guztiei begira. Artearen bidez (musika, graffitiak, olerkiak, pintura, dantza, bideoklipak, marrazkiak, argazkiak) herritarrek genero indarkeriaren gainean duten iritzia adierazteko jarduerak dira, hain zuzen.


Horretarako, autobus geltokian panel bat jarri dute, nahi duen orok gaiari buruzko iritzia emateko. Gainera, laurogei lagun baino gehiagoren hitzak bildu dituen bideoa proiektatu dute panelean. Bideoan mintzatu direnak kulturaren (Sara Baras, Maitena Muruzabal, Javier Salaberri, eta Faustino Aizcorbe, adibidez), kirolaren (Fernando Romay eta Nafarroako eliteko taldeetako kide ugari), musikaren (Serafín Zubiri, Enrique Villarreal "El Drogas" edo "Chojín" rap abeslaria indarkeria matxistari buruz mintzatu dira), hedabideen (Ana Rosa Quintana), sukaldaritzaren (Atxen Jiménez eta Koldo Rodero), eta indarkeria matxistaren aurkako emakume elkarte eta mugimenduen (Cristina del Valle) munduko pertsonak eta hainbat pertsona anonimo dira (gizonak zein emakumeak, adin eta jatorri askotakoak).


Gainera, nahi dutenek manifestu bat izenpetu ahal izanen dute, "begirunearen eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde, eta emakumeen aurkako genero indarkeria emakumeen giza eskubideen urraketa handiena dela salatzeko". Manifestuaren amaierak honako hau dio: "Indarkeria matxista desagerrarazi dezakegu! Nik badezaket! Zur badezakezu!". Ekimenaren emaitzak datorren Presidente Biltzarrean aurkeztuko dituzte, Madrilen.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa