Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Ureztatze Planean Lizarrerriko eremu ureztagarri berria sartu da, Jurramendiko hegoaldeko mazelean 7.000 hektarea dituena
astelehena, 2008.eko urriak 27Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaur Lizarrerriko eremu ureztagarri berria Foru Komunitateko Ureztatze Planaren barrenean sartzeko. Aipatu eremuak Jurramendiko egoaldeko mazelean ureztalurreko 7.000 hektarea abian jartzeko aukera emanen du. Proiektu hau Nafarroa 2012 Planaren barrenean jasota dago.
Proiektua Ureztatze Planaren barrenean sartu da nekazaritzako azpiegitura egokia delako ekoizte ikuspegitik nahiz ingurumen ikuspegitik, eta aukera emanen dio alderdi honi haren lehiakortasuna handitzeko eta nekazaritzako industrian sartzeko. Horrez landara, ur baliabideen kudeakea egokia arautzen duen Europar Batasuneko araudiak ezartzen duenez, ureztalurrak sortzeko tenorean lehentasuna eman behar zaie presioko ureztatze sistemak jarri behar dituzten eskuladeei.
Lizarrerrian eremu ureztagarria sortzea merinalde honetako udalek, nekazariek eta beste gizarte-eragile batzuek behin eta berriz eskatutako proiektua da. Lehenbiziko eskaria 2000. urtean egin zitzaion Parlamentuari. Ondoren, azterlan orokor eta berariazko desberdinak egin izan dira eta berauen emaitza bideragarritasun azterlan bat izan zen, 2007koa, orain oinarritzat hartzen ari dena Lizarririko Eremu Ureztagarriaren eraikitze aurreproiektua erredaktatzeko.