Castellano | Euskara | Français | English
Pasa den uztailean, 2.153 odol-emate erregistratu ziren Foru Erkidegoan, eta 2007ko hileko batez bestekoa, berriz, 2.477 izan zen
Hirurehun Polizia Foral inguru gehituko dituzte Guardia Zibilarekin eta Udaltzaingoarekin batera antolatu den hiri eta trafikoaren segurtasunerako operaziora
Abuztuaren 15a eta irailaren 14a bitartean, galeper, usapal, uso eta basahateak ehizatu ahal izango dira ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan
Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleón Errekalkon izan da gaur goizean Goizuetako Cromlechen Ibilbidea inauguratzeko. Ekitaldian Goizuetako alkate Miguel José Lecuona Salaberría, Cederna Garalurreko presidente Luis Gárate Jiménez eta erakunde honetako garapen agente Elena Irigoyen izan dira.
Correpueblos, Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez antolaturiko eta berrehun biztanletik beherako herriei zuzenduriko kaleko antzerki eta zinema programa, Foru-erkidegoko hamaika herritara iritsiko da datorren asteburuan.