Castellano | Euskara | Français | English
Tuterako Odol Bankua lehengo kokalekura itzuli da, gaur, baina instalazio berriekin. Odol Bankua Eza kaleko 2. zenbakian egonen da aurrerantzean.
Joaquín Alvero, Francisco Pérez eta Alfonso Rincóni esker ona adierazi diete, hirurehun cintruenigoarren ogibide den sektorea bultzatzeagatik
2008ko "Herriz Herri" Programa, hogeita laugarrena, Nafarroako 64 herritara iritsiko da, uztailaren 18tik abuztuaren 31ra bitarte. "Herriz Herri" udako zinema eta antzerki programa da, eta berrehun biztanletik beherako herrietako kaleetan egiten dute.
Bihar, uztailaren 18a, "Cultur 2008" hasiko da. Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez antolatzen duen Programa da, eta aurten, Foru Komunitateko 27 herri edo lekutan eginen dute. Turisten egonaldia atseginagoa izatea helburu duen Programa da, hain justu.