(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak bere sare informatikoan txertatu du presoen osasun artapena asteazkena, 2008.eko urtarrilak 23

Nafarroako Gobernuak eta Barne Ministerioak lankidetza akordioa izenpetu dute, Espainian aitzindaria den proiektu bat abian jartzeko, eta hartara, Iruñeko espetxeko mediku zerbitzua Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun informazioaren zerbitzuan integratzeko


María Kutz Peironcely Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak eta Mercedes Gallizo Llamas Barne Ministerioko Espetxeetako zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, gaur goizean, eta hartara, Iruñeko espetxeko presoen historia klinikoa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko sare informatikoan txertatzeko neurriak hitzartu dituzte.


Neurriari esker, espetxeko erien jarraipena historia kliniko informatizatuen bidez egin ahal izanen dute. Gainera, Nafarroako osasun sare publikoaren erabiltzaileen historia klinikoen formatu bera izanen dute presoen historia klinikoek, espetxeetako osasun zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta presoen osasun artapenak jarraitutasuna izan dezan ahalbidetzeko, artapena espetxean egin ala ez.


Osasun Departamentuaren eta Barne Ministerioaren arteko lankidetza hitzarmenaren baitan daude honako hauek: osasun hitzorduen kudeaketa; proba diagnostikoen eskariak; kontsultak espezialistekin; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun informazioaren zerbitzuaren bidez datu klinikoak eta osagarriak eskura izatea (osasun artepena errazteko eta azkartzeko); sendagaien horniduraren kudeaketa; eta Nafarroako osasun artapenaren garapen informatiko eta teknologikoaren ondorioz etorkizunean abian jar daitezkeen beste funtzio batzuk.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa