(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Memoriaren Etxea inauguratu dute Izaban, Erronkaribarreko museo etnografikoa larunbata, 2008.eko urtarrilak 19

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak, Ángel Luis De Miguel Izabako alkatearekin eta Pierre Casabonne Aretteko alkatearekin batera, Memoriaren Etxea inauguratu du, Izaban.


Erronkaribarreko museo etnografiko hau ibarraren historia, baliabideak eta ekipamenduak kontuan hartuta egin da. Gogoan izan behar dugu Erronkaribar eta Arette elkarlanean ari direla inguruko kultura ondarea berreskuratzeko proiektuan. Proiektu hori Interreg lankidetza programara ere aurkeztu dute. Erronkaribarreko ondarea egituratzea eta bertako memoriaren berme izatea ditu helburu museoak. Horrez gain, bertako nortasuna, kultura eta naturari lotutako turismoa uztartu nahi ditu.


Horretarako, inguruko tradiziozko eraikin bat egokitu dute, hiru solairu (behe solairua eta beste bi solairu) eta sotoa dituena. Ikus-entzunezko programa, bideo, ordenagailu elkarreragile, informazio taula edo inguruko jantzi tipikoei buruzko erakusketaren bidez ibarreko ondare etnografikoaren, ofizioen, jaien eta eguneroko bizimoduaren berri eman nahi dute.


Proiektua idazteko eta gauzatzeko aurrekontua 610.000 eurokoa izan da, eta Nafarroako Gobernuak 268.104 euroko diru laguntza eman du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez.


Memoriaren etxeak loturarik gabeko bi sarrera, igogailua, eskailera eta gunearen araberako argiztapena ditu, eta inguruan ohikoak diren materialak erabiliz zaharberritu dute (harria eta egurra). Etxea gune txikitan banatuta dago, eta bakoitzean ibarreko ofizioak, ohiturak eta bizimodua azaltzen dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa