(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Joan den urtarrilaren 1az geroztik, matrikulatze zerga ibilgailuen kutsadura ahalmenaren mende dago astelehena, 2008.eko urtarrilak 14

Nafarroako Gobernuak zergak bateratzeko Legegintzako Foru Dekretua onartu du, gaurko bileran, eta bertan xedatu dutenez, matrikulatze zergaren zenbatekoa ibilgailuen igorpen kutsatzaileen bolumenaren mende egonen da.


Dekretuaren helburua honako hau da: garraiobide jakin batzuen gaineko zerga bereziari buruzko Nafarroako legedia (hots, matrikulatze zergari buruzkoa) Estatuko araudian (38/1992 Legea) egindako aldaketetara egokitzea. Tasa berriak 2008ko urtarrilaren 1az geroztik daude indarrean, eta ezarpena atzeraeraginezkoa izanen da egun horretatik gaur onartu duten Dekretua indarrean jarri arte matrikulatutako ibilgailuei dagokienez. Hain zuzen ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu biharamunean jarriko da indarrean Dekretua.


Aldaketek 42., 47. eta 48. artikuluetan dute eragina. Aldaketa honako hau da, funtsean: joan den abenduaren 31ra arte ibilgailuen zilindradaren arabera zehazten zituzten zerga tasak, baina aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera, bost taldetan sailkatuko dituzte ibilgailuak, CO2aren igorpen ofizialen arabera. Sailkapenak ez du eraginik zenbait ibilgailuri dagokionez (hala nola, "quad", ur motor, aisialdiko itsasontzi eta ontzi, hegazkin, hegazkin arin, eta gainerako aireontziei dagokienez), eta 4. eta 5. taldeei atxikita egonen dira zuzenean.


Gainera, orain arte auto berria erosi eta erabilitako autoa behin betiko bajan emanez gero (autoak desegiteko lekura eramateko), ibilgailuaren jabeari beherapena egiten zioten matrikulatze zergan, Prever Planari esker, baina Dekretuak indargabetu egin du dedukzio hori.


Tasa berriak


Araudi berriaren arabera, kilometro bakoitzeko 120 gramo CO2 baino gutxiago igortzen dituzten ibilgailuek, edo barne errekuntzakoa ez den motor bakarra dutenek, ez dute matrikulazio zergarik izanen.


Kilometro bakoitzeko 120-160 gramo CO2 igortzen dituzten ibilgailuen kasuan, tasa ibilgailuaren erosketa prezioaren %4,75ekoa izanen da, eta 160-200 gramo CO2 igortzen dituztenen kasuan, berriz, %9,75ekoa. Kilometro bakoitzeko 200 gramo CO2 baino gehiago igortzen dituzten ibilgailuek, eta "quad", ur-motor, eta igorpen maila egiaztatzen ez duten ibilgailuek, salneurriaren %14,75eko matrikulatze zerga izanen dute. Amaitzeko, 5. taldean, gainerako taldeetan ez dauden ibilgailuak, aisialdiko itsasontziak eta ontziak, eta aireontziak egonen dira, eta kasu horretan, tasa %12koa izanen da.


Igorpen ofizialak egiaztatzeko, hala dagokionean, ibilgailuaren ekoizleak edo inportatzaileak xede horretarako egindako ziurtagiria beharko da. Azterketa teknikoko txartelean edo kasuan kasuko ibilgailuari begira egindako beste edozein dokumentu ofizialetan igorpenen berri ematen denean, ez da ziurtagirik beharko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa