(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Neurri judizialak betetzeko adingabeentzako zentroa eraikiko du Nafarroako Gobernuak, 2010erako, Ilundainen (Aranguren Ibarra) astelehena, 2008.eko urtarrilak 14

6,1 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute, eta 20 plaza izanen ditu


Nafarroako Gobernuak 6,1 milioi euroko urte anitzeko gastua onartu du, gaur, Ilundainen (Aranguren Ibarra) neurri judizialak betetzeko zentroa eraikitzeko, 14 eta 18 urte arteko adingabeentzat. Zentroak 20 plaza izanen ditu, eta aurreikuspenen arabera, 2010. urtearen amaieran jarriko dute abian.


Adingabeentzako zentroak 5.000 m2ko azalera hartuko du, Ilundaingo 9. poligonoko 16 A landa lursailean. Datozen hiru urteetan zehar eraikiko dute, eta aurreikuspenen arabera, gastua honela banatuko da: 986.000 euro 2008an, 3.415.925,93 euro 2009an, eta 1.740.000 euro 2010ean.


Hiru urteko lanak hiru eraikin izanen dituen zentroarentzat


Adingabeen arloko legediaren arabera, gazteen aurka eman daitezkeen epai judizialak 14 dira, eta lau taldetan sailkatu daitezke: zentro batean sartzea erregimen itxian, erregimen erdi irekian (adingabeek hezkuntza, lan edo aisialdi jarduerak egin ditzakete zentrotik kanpo), erregimen irekian (zentroa bizilekua baino ez da, eta adingabeek lan edo hezkuntza jarduerak normaltasunez egin ditzakete), eta asteburuko neurriak.


Neurri judizialen aniztasuna eta urtero gisa horretako zenbat zigor ezartzen dituzten kontuan hartuta (zentroetan sartzeko 28 zigor ezarri zituzten joan den urtean), hiru zati izanen dituen adingabeentzako zentroa egitea erabaki du Nafarroako Gobernuak (administraziorako eta zerbitzuetarako eraikina eta adingabeak erregimen itxian eta gainerako erregimenetan sartzeko bi bloke izanen dituena, hain justu). Aldi berean hogei gazte artatu ahal izanen dituzte bertan.


Zehazki, administrazio eta zerbitzuetarako eraikinak, administrazio bulego eta gainerako bulegoez gain, honako hauek ere izanen ditu: sukaldea, garbitegia, ostalaritza ikasgela, biltegia, makina gela, eta mantentze tailerra.


Egoitza eta segurtasun eraikinek antzeko egitura izanen dute: sotoa (gimnasioa, aldagelak, segurtasun gela eta garajea egonen dira bertan), eta bi solairu, egoitza gisa (hartara, adin, sexu edo pedagogia irizpideen arabera banatu ahal izanen dituzte adingabeak).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa