(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zahar-etxeetan eta eguneko zentroetan elektrizitatea aurreztu eta modu eraginkorrean erabiltzeko esku-orri bat plazaratu da ostirala, 2008.eko urtarrilak 4

Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak esku-orri bat argitaratu du zahar-etxeetan eta eguneko zentroetan elektrizitatea aurreztu eta modu eraginkorrean erabiltzeko; zentro horiek eguneko 24 orduetan egoten dira jardunean, urteko 365 egunetan eta erabateko okupazioarekin, eta argiztatzeak eta girotzeak bertan dakarten kontsumoak energiaren fakturaren %80 inguru ere egin dezake.


Nafarroan 72 zahar-etxe daude, berekiak nahiz itunduak, eta 5.572 pertsonari ematen diote zerbitzua. Zentroen kopurua handia denez, merezi du eraginkortasun energetikoa hobetzeko neurriak ezartzea, metatze ondorioak nabarmenak direlako. Horri gehitzen badiogu bizi-esperantza geroz eta handiagoa dela, aurreikusteko modukoa da instalazioen kopuruak ere gora eginen duela epe laburrean. Eraikin berriak egitean identifikatutako edozein neurri aplikatu daiteke, eta sektore horretako energia kontsumoa gutxitzen lagundu. Zahar-etxeak ez ezik, ezgaituentzako egoitzak ere kontuan hartu behar dira: Nafarroan 649 toki daude horrelakoetan, 23 egoitza bereki, zentro itundu eta diruz lagundutako zentrotan banaturik. Gainerakoak -guztira 808 toki dira- harrerako etxe babestuetan daude.


Oro har, enpresa txiki eta ertainek ez dute oso garatuta energiaren arloko kultura, eta ez da ohikoa energiaren kontsumoaren gaineko kontrol eraginkorrik egotea bertan. Antolaketaren maila guzti-guztiak (gerentzia, mantentze-lana, langileak, egoitzetako bizilagunak etab.) kontzientziatzea da neurri eraginkorrena aurrezpen helburuak lortzeko, erosotasunaren kaltetan izan gabe, eta horixe da hain zuzen ere esku-orri honen asmoa.


Argiztatzea eta girotzea, kontsumo handienak


Bi kontsumo nagusi identifikatu dira: elektrizitatearena, argiztapenerako, eta energiarena (elektrizitatea eta beste iturri batzuk) girotzerako. Bi kontsumo horiek garrantzi handikoak dira funtzionamendu orduen kopuruagatik eta beharrezkoak diren ekipoen potentziagatik.


Kontsumoak murrizteko lau bide daude: tarifa ahal den hobekien egokitzea egungo egoerara, instalazioen optimizazioa, eskaria jaistea eta energia berriztagarrien erabilera.


Eskariaren jaitsierari begiratuta, inbertsio txikia eginez aurrezpen handia ekar dezaketen neurri batzuk daude: %80ko aurrezpena lortzen da lanparak ordeztuz, %15ekoa ur-ponpetan eta hozteko makinetan erabiltzen diren motor elektrikoetan frekuentzia erregulagailuak ezarriz, eta %25eko aurrezpen gehigarria bero trukagailuak hozte- eta girotze-makinetan jarriz.


Girotzeak kontsumoaren %45 hartzen du, argiztatzeak %35 eta energia gastuaren gainerako %20a, azkenik, beste kontsumo eta tresna batzuek.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa