(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Arau orokorrak :
    • 176/2011 Foru Agindua, maiatzaren 20koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integrala onesten duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

176/2011 Foru Agindua, maiatzaren 20koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integrala onesten duena

 

(2011ko 118. NAOn argitaratua, ekainaren 16an)

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 7.1 artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko politika orokorra zehaztu eta ezartzeko ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari.

Bestetik, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, 27. artikuluan, ezartzen du esparru orokorreko plan sektorialek egoera sozial jakin batzuetan garatuko dituztela gizarte zerbitzuen plan estrategikoko aurreikuspenak, biztanleen gaineko ikuspegi sektorial batetik. Plan horiek zeharkakoak dira eta izaera eta urte anitzeko indarra dute; halaber, behatokiak sortzea aurreikusten ahalko dute.

Aipatu foru legearen II. tituluan plangintzari buruz ezarritakoari jarraikiz, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integrala prestatu du.

Ijitoei arreta integrala emateko plana, beraz, politika publikoek gizarte zerbitzuen bidez kolektibo jakin batzuei arreta emateko ezartzen dituzten plan sektorialetan sartzen da.

Plan hau zeharkako plana da, eta Nafarroako Gobernuaren politika multzoan (hezkuntza, enplegua, osasuna, etxebizitza, kultura, etab.) du eragina, ez gizarte zerbitzuen sistemetan bakarrik. Gobernuko politika eta departamentu guztien arteko koordinazioa bultzatu gogo da, eta elkarrizketa, kooperazioa eta hartu-emana indartzea ijitoen entitateekin.

Plana prestatzeko, prozesu parte-hartzaile bati jarraitu zaio, arlo bakoitzeko mahaiak (osasuna, hezkuntza, etxebizitza, prestakuntza eta enplegua, gizarte zerbitzuak, kultura, elkartegintza eta gizarte sustapena) osatu ziren. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko ordezkariek, planaren eremu desberdinei dagokien departamentuko ordezkariak eta ijitoen entitateen ordezkariek osatu dituzte mahai horiek.

Ijitoen entitateen eta planaren jarduketa eremuetan eskumena duten departamentuen artean adostutako proposamen guztiak jasotzen ditu planak. Proposamen horiekin aurreproiektua prestatu zen, eta hura planaren zuzendaritza batzordeak onetsi zuen 2011ko apirilaren 11n, gero proiektuaren fasean sartzeko.

Planaren proiektuak badu lehen zati bat, ijitoek Nafarroako Foru Komunitatean duten egoeraren gaineko diagnostikoari buruzkoa, eta bigarren zati bat, DAFO bat, printzipioen deskribapena, helburu orokorrak eta 9 ildo estrategiko (sei Nafarroako Gobernuko horrenbeste departamenturekin identifikatuak eta hiru zeharkakoak) biltzen dituena. Orobat, berariazko helburuak, neurriak, jarduketak, ezarpenaren kronograma, ezarpenaren arduradunak eta ebaluazioaren adierazleak.

Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integralaren proiektua bukatuta, Nafarroako Gobernuak, 2011ko maiatzaren 16an egindako bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, planaren jakitun dela adierazi zuen. Horren ondotik, plana onestea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari dagokio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. Nafarroako Ijitoei Arreta emateko 2011-2014 Plan Integrala onestea.

2. Foru agindu hau eta Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integrala Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Foru agindu hau eta Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integrala Nafarroako Parlamentura igortzea, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren bitartez, foru erakunde horrek haien berri izan dezan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integrala Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren web orrialdean (www.cfnavarra.es/asuntos sociales), behar diren ondorioak izan ditzaten.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa